XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elban bezala, lurra lantzeari ekiten dio baina beroak eta haize bortitz haiek uzta urritu egiten dute.

Ur berotan bainatzea atsegin zaio eta maiz bizpahiru ordu ur berotan ematen ditu.

Napoleonek sei urte eman zituen Santa Elena irlan, hil zen arte.

Goizean, jeneralki, berandu jaikitzen zen.

Gero, ur berotan, bainua hartzen zuen.

Jarraian bazkaria, bazkalostean elkarrizketa eta arratsaldean ibilaldiren bat, maiz zaldiz.

Iluntzean, xakean jolastu, diktatu eta irakurri.

Napoleonek zeraman bizitza, egoerak permititzen zion dirdiratsuena zen.

Enperadore tratamendua eman ziezaiotela exijitzen zuen, jatekoak Sèvres-eko portzelanazko ontzietan hartzen zituzten eta urrezko sardeskak, goilareak eta ganibetak erabiltzen ziren.

Bestalde, Napoleonen laguntzaileak, exilioa luzatzen zen heinean, aspertzen zihoazen eta maiz beren arteko burrukak sortu ziren.

Napoleonek bere gose sexuala Albine Montholonekin ase zuen eta harreman horien ondorioz Albinek seme bat izan zuen.

Les Cases idazleak Napoleonengandik informazio handi bat lortu ondoren, Santa Elena utzi egin zuen.